Mariolein Sabartek irabazi du Etxepare - Laboral Kutxa itzulpen saria
Katixa Agirreren 'Amek ez dute' liburua nederlanderara itzultzegatik jaso du saria.
Mariolein Sabartek irabazi du aurtengo Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpengintza saria, Katixa Agirreren Amek ez dute liburuaren nederlanderako itzulpenagatik: Moeders zullen nooit.
Zirimiri Pressek plazaratu du lana, eta argitaletxearen ibilbidea ere saritu nahi izan dute.
«Itzulpena kalitate handikoa izateaz gain, itzultzailearen ibilbide sendoa aitortu nahi da sari honekin, bizitza osoan egindako lana, hain zuzen», azpimarratu du epaimahaiak.
Ikus Etxepareren albistea.