Manel Rodriguez-Castellók eta Contrabando argitaletxeak irabazi dute Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Saria

2025 Urria 9
Manel Rodriguez-Castellók eta Contrabando argitaletxeak irabazi dute Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Saria

Tere Irastortzaren 'Glosak / Glosar el mundo' liburua katalanera itzuli du Rodriguez-Castellók.


Manel Rodriguez-Castellók irabazi du aurtengo Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria, Tere Irastortzaren Glosak / Glosar el mundo (Contrabando, 2024) poesia-liburuaren katalanezko itzulpenagatik: Glosak / Glossar el món (Contrabando, 2024).

Glosak / Glossar el Món liburuari buruz epaimahaiak nabarmendu du «bikaina» dela itzulpena, «hizkuntzari dagokionez akatsik gabea, arin irakurtzekoa eta jatorrizko testuaren estiloarekiko leiala». Horrekin batera, «idazleak proposatutako forma poetikoak errespetatzen» dituela gaineratu du, eta «euskaraz poemak duen espirituari erantzuteko katalanezko irtenbide naturalak bilatzeko egindako ahalegina» azpimarratu. Halaber, aintzat hartu du, besteak beste, «edizio zaindua eta elebiduna» izatea.

Ikus Etxepareren albistea.