Maialen Berasategik eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Jokin Zaitegi saria

2022 Urtarrila 27
Maialen Berasategik eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Jokin Zaitegi saria

Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren 'Paradise' eleberria euskaratuko dute.


Maialen Berasategi Catalánek eta Joxe Mari Berasategi Zurutuzak aurkezturiko proiektuak irabazi du Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa –Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatua–.

Halaxe erabaki du Joannes Jauregik, Ana Isabel Moraleses eta Garazi Ugaldek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren Paradise euskaratu beharko dute itzultzaileek, eta 2022 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.