'Lorategiko festa', Donostiako Liburu Azokan
100 urte bete dira Katherine Mansfield zeelandaberritar idazlea hil zela, eta haren 'Lorategiko festa' eramango dugu Gipuzkoa Plazako azokara, Liburuaren Nazioarteko Egunean (16:30 - 17:15).
Anton Garikanok ekarri zuen euskarara Katherine Mansfielden liburu ezaguna, 1998an, Literatura Unibertsala bildumarako, eta, 2011n, Urrezko Bibliotekan argitaratu zen.
Azokan izango da itzultzailea bera ere, liburuari buruz solasean. Bildumei buruzko sarrera labur bat ere egingo dugu aurretik, ibilbidearen berri emateko. Ondoren, liburuko zenbait pasarte irakurriko dituzte EIZIEko bizpahiru kidek.
Noiz: apirilaren 23an (16:30 - 17:15)
Non: Gipuzkoa Plazako Liburu Azokan, Donostia Kulturaren gunean