Literaturiak maiatzaren 29an zabalduko ditu ateak

2026 Maiatza 12
Literaturiak maiatzaren 29an zabalduko ditu ateak

Maiatzaren 29tik 31ra izango da, Zarautzen, «Dar-dar» lemapean, eta Maialen Berasategiren manifestuak emango dio hasiera. Igandean, berriz, Uxue Rey eta Xabier Olarra arituko dira solasean, «Itzulpena: ezinean, ekinean» saioan.


Maiatzaren 29an hasiko da Literatura jaialdia, ostiralarekin, «Dar-dar» lemapean, Zarautzen.

Ostiralean bertan, arratsaldeko 20:00etan, Maialen Berasategi itzultzaileak irakurriko du hasiera-ekitaldiko manifestua.

Larunbatean, berriz, liburu berrien aurkezpenak izango dira Lege Zaharrararen Enparantzan; besteak beste, liburu hauenak:

  • 12:15 - 12:40: Bihotzean napalma (Pol Guasch). Itzultzailea: Ibai Sarasua. Txalaparta argitaletxea.
  • 16:30 - 16:55: Ekologia pirata baten alde (Fatima Ouassak). Itzultzailea: Leire Mendiburu. Katakrak argitaletxea.
  • 17:00 - 17:25: Utopiaren belaunaldia (Pepetela). Itzultzailea: Iñigo Roque. Erein eta Igela argitaletxeak.

Eta igandean, «Itzulpena: ezinean, ekinean» saioa izango da Santa Klara komentuko elizan, goizeko 11:30ean. Uxue Rey kazetariak Xabier Olarra itzultzailea elkarrizketatuko du, eta Lide Hernando musikaria izango dute lagun.

Ikus egitarau osoa.