Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa, zabalik

2024 Martxoa 22
Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa, zabalik

2024ko deialdia zabaldu du EIZIEk.


Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako:

  • Fatima Mernissi, Dreams of Tresspass 
  • Artur Pestana 'Pepetela', A Geração da Utopia 
  • Sheridan Le Fanu, Carmilla

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, lagin bat euskaratu beharko da, 2024ko maiatzaren 2rako.

Ikus oinarriak, laginak eta informazio guztia hemen.