Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa, zabalik
                2023
                Martxoa
                14
              
            
              2023ko deialdia zabaldu du EIZIEk.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako:
- Dostoievski, Преступле́ние и наказа́ние [Prestupléniye i nakazániye] (Crimen y castigo, Crime et Châtiment, Crime and Punishment…)
 - Anne Carson, Autobiography of Red
 - Xohana Torres, Tempo de ría
 
Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, lagin bat euskaratu beharko da, maiatzaren 8rako.
Ikus oinarriak, laginak eta informazio guztia hemen.
              

