Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa. Esleipena

2026 Maiatza 19
Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa. Esleipena

2026ko lehiaketaren esleipenaren berri ematera gatoz.


Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, itzultzaile hauei esleitu zaie Literatura Unibertsala bildumarako liburuen itzulpena:

  • Joannes Jauregi Benavides. La passió segons Renée Vivien (Maria Mercè Marçal)
  • Santi Leoné Puncel. Nach Mitternacht (Irmgard Keun)
  • Irene Barrio Solé. Misk al-ghazal (Hanan al-Xaikh)

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Juan Garzia Garmendiak, Inazio Mujika Iraolak eta Joxe Mari Berasategi Zurutuzak (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren).