Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: esleipena
                2025
                Maiatza
                27
              
            
              2025eko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, lan hau esleitu du epaimahaiak:
- Manuel Rivas, Que me queres, amor? - Itzultzailea: Juan Garzia Garmendia
 
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Iñigo Roque Eguzkitzak, Aitor Blanco Leozek eta Inazio Mujika Iraolak (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren).
Aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osatzeko, beraz, bigarren deialdi bat antolatuko du aurki EIZIEk.
              

