Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: esleipena
2023
Ekaina
7
2023ko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, bi lan hauek esleitu ditu epaimahaiak:
- Dostoievski, Преступле́ние и наказа́ние [Krimena eta zigorra] - Itz.: Aroa Uharte Zubillaga
- Anne Carson, Autobiography of Red - Itz.: Joxe Mari Berasategi Zurutuza
Xohana Torresen Tempo de ría poema-liburua esleitu gabe geratu da.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Bakartxo Arrizabalagak, Xabier Olarrak eta Inazio Mujikak (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren).