Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: esleipena

2021 Uztaila 15
Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: esleipena

2021eko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.


Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, bi lan hauek esleitu ditu epaimahaiak:

    • Edith Wharton, Ethan Frome - Itz.: Miren Arratibel eta Aintzane Atela
    • Sherwood Anderson, Winesburg, Ohio - Itz.: Joannes Jauregi

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Juan Garziak, Amaia Astobizak eta Inazio Mujikak (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren).

Aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osatzeko, beraz, bigarren deialdia antolatuko du aurki EIZIEk.