Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2019ko deialdiaren esleipena
2019
Uztaila
2
Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau izan da epaimahaiaren erabakia:
- Aroa Uharteri esleitu zaio Aleksandra Kollontairen Liubov pchel trudovyj (El amor de las abejas obreras)
- Koro Navarrori Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Mirentxu Larrañagak (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Roberto Serranok (EIZIEk izendatua).