Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bidumetako liburuen aurkezpenak

2021 Martxoa 25
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bidumetako liburuen aurkezpenak

Martxoaren 29an, Hemingwayren 'Fiesta: Eguzkia jaikitzen da' aurkeztuko dugu, eta, martxoaren 30ean, Steinbecken 'Zeruko belardiak' eta Beauvoirren 'Besteen odola'.


Literatura Unibertsaleko bildumak beste liburu bat izango du, 179.a: Ernest Hemingwayren Fiesta: Eguzkia jaikitzen da, Koro Navarrok itzulia.

Aurkezpena

  • Noiz: 2021eko martxoaren 29an
  • Ordua: 11:00etan
  • Non: Aurrez aurre, Donostiako Udal Liburutegian. Streamingez, lotura honetan.
  • Parte-hartzaileak: Koro Navarro, Anjel Lertxundi (hitzaurrearen egilea), Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritza), Inazio Mujika (Erein eta Igela argitaletxeak) eta Itziar Diez de Ultzurrun (EIZIE).

Urrezko Biblioteka bildumak, berriz, beste bi liburu izango ditu, 19.a eta 20.a: John Steinbecken Zeruko belardiak, Asun Garikanok itzulia, eta Simone de Beauvoirren Besteen odola, Oier Alonsok itzulia.

Aurkezpena

  • Noiz: 2021eko martxoaren 30ean
  • Ordua: 11:00etan
  • Non: Streamingez, lotura honetan.
  • Parte-hartzaileak: Asun Garikano, Oier Alonso, Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritza), Xabier Mendiguren (Elkar) eta Itziar Diez de Ultzurrun (EIZIE).