Literatura Unibertsala bilduma, webgunean berrantolatua

2024 Urtarrila 18
Literatura Unibertsala bilduma, webgunean berrantolatua

Baita Urrezko Biblioteka bildumari buruzkoa ere.


Literatura Unibertsala bildumari buruzko informazioa etengabe eguneratzen dugu webgunean, eta, aurten, informazio hori berrantolatu dugu, interfazea ere eguneraturik, webgunearen lau hizkuntzatan. Batetik, liburu guztien azalak ikusgarriago jarri ditugu, eta, liburu bakoitzaren ondoan, beraren gainean agertu diren albisteak, iruzkinak eta bestelako jakingarriak erantsi ditugu. Beste hainbeste egin dugu Urrezko Biblioteka bildumaren atalean.

Batean zein bestean, bilatzaile baten bitartez joan ahal izango gara liburu bakoitzera, eta itzultzailearen berri ere jasoko du erabiltzaileak, bai bildumaren baitan bai bestela, Nor da nor datu-basearekin eginiko loturari esker.

Bestalde, bilduma osoari buruzko informazioa ere berrantolatu dugu, 30 urtetik gorako ibilbidearen berri emanez, eta bildumaren harira sortu diren ekimenak nabarmenduz.