Literatura itzuliaren irakurketa taldea
                2020
                Urria
                2
              
            
              Katakraken izango dira saioak, urritik ekainera bitartean (hilean behin, ostiralarekin).
Hiru argitaletxek elkar harturik osatu dute 2020-2021 ikasturterako programa: Katakrakeko Hedoi Etxartek, Igelako Lander Majuelok eta Txalapartako Garazi Arrulak.
Hona hemen:
- Urriak 23: Dantzaldia, Irène Némirovsky (itz. Eider Rodriguez). Txalaparta, 2006.
 - Azaroak 20: Kristo fusilarekin, Ryszard Kapuscinski (itz. Amaia Apalauza). Katakrak, 2019.
 - Abenduak 18: Durduzaz eta dardaraz, Amélie Nothomb (itz. Joxan Elosegi). Igela, 2003.
 - Urtarrilak 22: Neskamearen ipuina, Margaret Atwood (itz. Zigor Garro). Txalaparta, 2020.
 - Otsailak 19: Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth (itz. Matías Múgica). Igela, 2003.
 - Martxoak 12: Emakume bat, Annie Ernaux (itz. Itziar de Blas). Txalaparta, 2011.
 - Apirilak 23: Izuaren osteko gogoeta, Susan Buck-Morss (itz. Pello Agirre). Katakrak, 2019.
 - Maiatzak 21: Kontu pribatu bat, Beppe Fenoglio (itz. Josu Zabaleta). Katakrak, 2020.
 - Ekainak 18: Eta ez zen alerik ere geratu, Agatha Christie (itz. Koro Navarro). Igela, 2005.
 
              

