Literaktum: Itzultzaile Ibiltariak
Azaroaren 18an, Donostian.
Itzulpengintzak ere izango du lekua Literaktumen. «Itzultzaile Ibiltariak» mahai-inguru eta poesia irakurketa musikatuan, zubi hizkuntzarik gabe itzultzearen garrantziaz eta autore eta itzultzaileen arteko harremanez hausnartuko dute Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martínez de Marigorta itzultzaileek eta Mireia Callafell eta Miren Agur Meabe idazleek, Aiora Jaka gidari dutela.
Eguna: Azaroak 18 (ostirala)
Lekua: Okendo kultur etxea
Ordua: 19:00 - 20:30