Liburuaren Nazioarteko Eguna

2020 Apirila 23
Liburuaren Nazioarteko Eguna

Aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna etxean igaroko dugu gehienok, baina ospatu egin nahi izan dugu hala ere, nola edo hala.

Twitterren eta Facebooken, liburuzale guztiok zoriontzeaz gain, itzultzaile jendeari galdetu diogu zer ari den itzultzen, edo zer itzuliko lukeen gustura. Irakurle jendeari, berriz, egunotan itzulpenen bat irakurri ote duen galdetu diogu.

Zuek ere ari zarete libururen bat itzultzen? Edo zuzentzen? Baduzue libururen bat gustura itzuliko zenuketena? Edo itzulita ikusi nahiko zenuketena?

Eta itzulpen asko irakurri dituzue egunotan? Aipatuko zenukete baten bat?

Ondo pasa eguna!