Liburuaren Eguneko lehiaketa. Irabazleak (2026)
Lehen saria Mari Eli Ituartek irabazi du, eta bigarrena Aitor Montesek.
Ezer baino lehen, eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!
Lehen saria (bi liburu) Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxeak irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Aitor Montes Lasartek. Zorionak, Mari Eli eta Aitor!
Lehen zozketa galdera guztiak ondo erantzun dituztenen artean egin dugu, eta bigarren zozketa, berriz, denak ondo erantzun ez dituzten parte-hartzaileen artean.
Galderen erantzunak:
- Nork itzuli du Pepetelaren Utopiaren belaunaldia? - Iñigo Roque
- Zein ez da berrargitaratu Urrezko Biblioteka bilduman? - Desio izeneko tranbia (Tennessee Williams | Xabier Paya)
- Zer liburuk irabazi zuen 2025eko Itzulpengintzako Euskadi saria? - Arturoren uhartea (Elsa Morante | Koldo Biguri)
- Franz Kafkaren zein liburu dago Literatura Unibertsala bilduman? - Bizian argitaratuak [Antologia] | Naroa Zubillaga
- Zer ‘bikote’ (liburua/itzultzailea) ez dago ondo? - Terraza debekatua (Fatima Mernissi) | Edurne Lazkanok itzulia da (ez Koro Navarrok)
- Nork itzulia da Hona hemen gu biok (Dorothy Parker)? - Mirentxu Larrañaga
- Nork itzulia da Anne Carson-en Gorriren autobiografia? - Joxe Mari Berasategi
- Ba al dago Literatura Unibertsala bilduman Marcel Proust-en libururik? - Bai (Denbora galduaren bila. Swann-enetik | Joxe Austin Arrieta)
- Zer urtetan argitaratu zen Mikhail Sholokhov-en Don ibaiko ipuinak (Itzultzaileak: Olga Martinez de Marigorta eta Roberto Serrano)? - 2007
-
Zein ez du itzuli Aiora Jakak? - Huliganaren itzulera (Norman Manea)


