Liburuaren Eguneko lehiaketa. Irabazleak

2024 Apirila 24
Liburuaren Eguneko lehiaketa. Irabazleak

Lehen saria Arkaitz Urangak irabazi du, eta bigarrena Ainara Maiak.


Ezer baino lehen, eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!

Lehen saria (bi liburu) Arkaitz Uranga Urbietak irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Ainara Maia Urrozek. Zorionak, Arkaitz eta Ainara!

Lehen zozketa galdera guztiak ondo erantzun dituztenen artean egin dugu, eta bigarren zozketa, berriz, denak ondo erantzun ez dituzten parte-hartzaileen artean.

Galderen erantzunak:

  1. Nork itzulia da Ahmadou Kouroumaren Independentzien eguzkiak? - Aiora Jaka
  2. Zein ez dago Urrezko Biblioteka bilduman? - Goragalea (Jean-Paul Sartre | Monika Etxebarria)
  3. Nork itzulia da Wilkie Collinsen Ilargi-harria? - Antton Olano
  4. William Shakespeareren zer liburu dago Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumetan? - Hamlet (Juan Garzia)
  5. Zer liburu dago lau eskutara itzulita? - Ethan Frome (Edith Wharton | Miren Arratibel eta Aintzane Atela)
  6. Zein dira Literatura Unibertsala bilduman argitaratutako azken bi liburuak? - Independentzien eguzkiak (Ahmadou Kourouma | Aiora Jaka) eta Arrabioen gerra (Karel Čapek | Koro Navarro)
  7. Nork itzulia da Jamaica Kincaid-en Nire amaren autobiografia? - Alberto Martínez de la Cuadra
  8. Ba al dago Literatura Unibertsala bilduman Marina Tsvetaievaren libururik? - Bai (Ene anaia femeninoa | Joxemari Berasategi)
  9. Zer urtetan argitaratu zen Andrei Platonov-en Lubakia (Itzultzailea: Iker Sancho)? - 2009
  10. Nork itzulia da Calderón de la Barcaren Bizitza amets? - Xabier Paya