Liburuaren Eguneko lehiaketa. Irabazleak

2022 Apirila 26
Liburuaren Eguneko lehiaketa. Irabazleak

Lehen saria Mikel Ayllonek irabazi du, eta bigarrena Itziar Santínek.


Ezer baino lehen, eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!

Lehen saria (bi liburu) Mikel Ayllonek irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Itziar Santínek. Zorionak, Mikel eta Itziar!

Lehen zozketa galdera guztiak ondo erantzun dituztenen artean egin dugu, eta bigarren zozketa, berriz, parte hartu duten guztien artean.

Galderen erantzunak:

  1. Nork itzuli du Maryse Condéren Bihotza negar eta irri? - Joxe Mari Berasategi
  2. Zein da Literatura Unibertsala bilduman argitaratu den azken liburua, 182.a? - Landa aldeko neskak (Edna O’Brien / Gema Lopez Las Heras)
  3. Zenbat liburu argitaratu dira Urrezko Biblioteka bilduman? - 20
  4. Nork itzulia da Alain Fournierren Meaulnes handia? - Monika Etxebarria
  5. Zer urtetan argitaratu zen Gerra garaiko ametsak (Ngugi wa Thiong’o / Olatz Prat)? - 2019
  6. Zer liburu dago lau eskutara itzulita? - Proleterka (Fleur Jaeggy / Miren Iriarte eta Fernando Rey)
  7. Nork itzulia da Flannery O'Connorren Ez da erraza gizon on bat aurkitzea? - Itziar Otegi
  8. Nork itzulia da Curzio Malaparteren Larrua? - Jose Ramon Vazquez
  9. Zer liburuk irabazi zuen 2020ko Euskadi Saria? - Aldibereko (Ingeborg Bachmann / Idoia Santamaría)
  10. Zein da Urrezko Biblioteka bilduman argitaratutako lehen liburua? - Emakume abeslari burusoila (Eugène Ionesco/ Jon Muñoz)