Liburuak ezin dira itzuli klik batean!
CEATL eta EWC elkarteek gutun ireki bat argitaratu dute 'Kindle Translate' «zerbitzuaren» harira.
Amazonek Kindle Translate «zerbitzua» iragarri du berriki, AA bidezko itzulpen «zerbitzu» bat KDP (Kindle Direct Publishing) plataformako egileentzat. Liburu elektronikoen itzulpenak eskainiko omen ditu (gaztelania < > ingelesa eta alemana > ingelesa).
Horren harira, CEATL eta EWC elkarteek (Literatur Itzultzaileen Elkarteen Kontseiluak eta Idazleen Europako Kontseiluak, hurrenez hurren) gutun ireki bat argitaratu dute, giza itzultzaileekiko elkartasuna eskatuz liburuaren sektore osoari –egileei, eragileei, argitaratzaileei, irakurleei–.
Informazio guztia hemen, ingelesez eta frantsesez.


