'Landa aldeko neskak' gonbidatu ditugu Donostiako Liburu Azokara

2022 Apirila 19
'Landa aldeko neskak' gonbidatu ditugu Donostiako Liburu Azokara

Liburuaren Nazioarteko Egunean, Literatura Unibertsala bilduma ezagutaraziko dugu Donostiako Gipuzkoa Plazan.


Apirilaren 23an, Donostia Kulturaren gunean izango gara Liburuaren Eguna ospatzen, Gipuzkoa Plazan.

Edna O'Brienen Landa aldeko neskak gonbidatuko ditugu, eta Gema Lopez Las Heras liburuaren itzultzailea, liburuaz, idazleaz eta itzulpenaz hitz egitera.  Gainera, liburuko zenbait pasarte entzuteko parada ere izango dugu, Mirentxu Larrañaga Sueskun eta Edurne Sagastume Yuberoren ahotsean.

Arratsaldeko 16:30etik 17:15era izango da ekitaldia.