Koldo Bigurik irabazi du Itzulpengintzaren Euskadi saria

Elsa Moranteren 'Arturoren uhartea' liburuaren itzulpen-lana saritu du epaimahaiak. Zorionak, Koldo!
Koldo Bigurik irabazi du itzulpenaren saria, Elsa Morante idazle italiarraren Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak liburuaren itzulpenagatik.
«Oreka» nabarmendu dio epaimahaiak Biguriren lanari. Alde batetik, jatorrizko lanari zor zaion fideltasuna zaindu duelako, eta, era berean, irakurgarritasuna ere kontuan izan duelako, bestetik. «Azpimarratzekoak dira erabili duen euskararen zuzentasuna, batuari han eta hemen gehitu dizkion ukitu dialektalak, lexikoaren hautaketa landua, irakurketa gozagarri egiten duen sintaxi arin baina aldi berean jasoa eta elkarrizketetan lortu duen erritmo bizia».
Aiora Jakak, Karlos del Olmok, Paskual Rekaldek, Iker Sanchok eta Garbiñe Iztuetak osatu dute epaimahaia.