Kaxildo Alkorta EIZIEko bazkidea hil da

2021 Urria 13
Kaxildo Alkorta EIZIEko bazkidea hil da

Bart egin zioten azken agurra, Getarian.


Urriaren 10ean hil zen Kaxildo Alkorta, EIZIEko kidea elkartea sortu zenetik. Zuzendaritzako kide ere izan zen, 1988tik 1993 bitartean.

Urte askoan, itzultzaile jardun zuen IVAPen, erretiroa hartu zuen arte, eta maiz idazten zuen Administrazioa Euskaraz aldizkarian ere. Mendebaldeko Kultura Elkarteko kide izan zen, 2010az gero lehendakari gisa. 2013an, berriz, Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta euskalkien lantaldean parte hartzen zuen.

Berria jakin orduko irakurri ahal izan ditugu haren lagunen hitz goxo eta esker onekoak. Izan ere, gizon apal eta aditsua bera, jende askorekin lan egiteko abagunea izan zuen, eta oso estimatua zen guztien artean.

Agur eta ohore, Kaxildo.