Katixa Agirrereren hitzaldia: «Nire eleberrien itzulpenaz»

2023 Apirila 24
Katixa Agirrereren hitzaldia: «Nire eleberrien itzulpenaz»

Letren Egunaren harira, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean izango da idazlea hilaren 27an.


Katixa Agirrek bere hiru eleberrien gaztelaniazko itzulpenez hitz egingo du (Atertu arte itxaron, Amek ez dute, eta Berriz zentauro, hirugarrenarenaz batik-bat), itzulpen-prozesuaz eta sistema batetik (euskarazko literaturatik) beste batera (gaztelaniazkora) egin beharreko jauziaz.

Aurkezpenaren ostean, bertaratutakoekin hitz egingo du egingo zaizkion galdera eta iruzkinen inguruan.

Noiz: 2023ko apirilaren 27an, 18:00etan

Non: Filologia Fakultateko A eraikineko Gradu Aretoan

(Irudia: Etxepare Euskal Institutua)