Jose Angel Irigaraik sari berezia jasoko du Irun Hiriko Kutxa Sarietan
Euskal liburugintzaren alde eginiko ibilbideagatik sarituko dute euskal idazlea.
Aurten, Irun Hiriko Kutxa Literatura sarien ekitaldian, sari berezia emango diote Jose Angel Irigarai idazleari, euskal liburugintzaren alde egin duen lana eta ibilbidea omentzeko.
Euskal liburugintzaren sektorea ordezkatzen dugun lau elkarteetako ordezkariek osatu dute sari berezi honen epaimahaia, aho batez: EEEk, EIEk, Galtzagorri elkarteak eta EIZIEk.
Sari banaketaren emanaldia azaroaren 24an izango da, 19:30ean, Irungo Amaia antzokian.
Gonbidapenak azaroaren 17tik aurrera (10:00etatik) lortu ahal izango dira Irungo Udalaren webgunean.
(Argazkia, Wikipediatik).