Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2026

2026 Urria 30
Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2026

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute.


2026an, Suediako Akademiak Anne Carson idazle kanadarrari eman dio Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua idazle horren The Beauty of the Husband poema-liburua itzularaztea da.

Itzuli beharreko testua parte-hartzaileen esku jarri dute antolatzaileek. Ingelesetik itzuli beharko da nahitaez :

Lanak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 20ko gauerdian amaituko da.

Epaimahaia Juan Mari Aguirreurretak, Isabel Etxeberriak eta Josu Goikoetxeak osatuko dute.

Informazio gehiago: goiena.eus

Egilearen bigarren liburua izango dugu euskaraz. Gorriren autobiografia argitaratu zen 2024an (Joxe Mari Berasategiren itzulpena), Literatura Unibertsala bilduman (Erein-Igela).

(Irudia: Wikipedia)