Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2023

2023 Urria 18
Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2023

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute.


2023an, Suediako Akademiak Jon Fosse idazle norvegiarrari eman dio Nobel Saria, eta sariketa honen helburua idazle horren Trilogien eleberria (hiru eleberri laburrez osatua) itzularaztea da.

Itzuli beharreko testua parte-hartzaileen esku jarri dute antolatzaileek.

Kontuan izanik gutxi direla norvegieratik zuzenean euskaratzeko gauza direnak, ingelesezko bertsioa ere eskaintzen da, lagungarri. Zubi-hizkuntza gehiago ere erabil ditzake itzultzaileak, norbere nahien eta gaitasunen arabera. Dena dela, lagina euskaratzeko zer hizkuntza erabili d(it)uen zehazteko eskatzen zaio hautagaiari.

Lanak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31ko gauerdian amaituko da.

Epaimahaia Santi Leonék, Gema López Las Herasek eta Juan Mari Mendizabalek osatuko dute.

Ikus hemen sariketaren informazio osoa.

(Irudia: Wikipedia)