«Itzultzaileak, ipuingintzaren lurraldean mugalari: Txekhov, Carver eta Munro euskaraz (eta euskaratik harago)» mahai-ingurua, Gasteizen
2025
Martxoa
4

Arabako Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdian, martxoaren 12an, 11:00etan.
Aurten, Arabako Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdian («Ipuina mugaldean, ipuinaren mugak»), ipuin-liburuen itzulpena ardatz izango duen mahai-inguru bat antolatu dute: «Itzultzaileak, ipuingintzaren lurraldean mugalari: Txekhov, Carver eta Munro euskaraz (eta euskaratik harago)».
Parte hartzaileak: Iker Sancho, Harkaitz Cano, Isabel Etxeberria eta Beñat Sarasola
Sarrera librea lekua bete arte.