«Itzulpengintza etengabeko eraldaketa teknologikoan murgilduta» ikastaroa
2022
Ekaina
10
Baionan, uztailaren 21ean eta 22an, Elhuyarren zuzendaritzapean.
Udako Ikastaroen barruan, UNUM Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen lehen edizioa egingo da aurten, Baionan, uztailaren 18tik 22ra.
Azken bi egunetan, itzulpengintza izango da protagonistetako bat, «Itzulpengintza etengabeko eraldaketa teknologikoan murgilduta» ikastaroan.
Helburuak
- Itzulpengintzarekin lotutako alor ezberdinetako ikuspuntuak batzea: unibertsitatea, enpresak, autonomoak, teknologiak garatzen dituztenak…
- Itzulpengintzaren merkatua hobeto ezagutzea.
- Itzultzaileentzat baliagarri diren tresnak ezagutzea.
- Itzulpen automatikoak nola funtzionatzen duen ulertzea, teknologia hori egunerokotasunean erabili ahal izateko.
- Itzulpengintzaren sektorearen eraldaketari buruzko hausnarketa eta eztabaida bideratzea.
Ikastaroa doakoa izango da, eta zabalik dago izena emateko epea. Online ere jarraitu ahal izango da.