'Itzulpengintza eta teknologia' graduondokoa (UPV/EHUren Titulua)
2019
Iraila
17
Aurten ere Itzulpengintza eta teknologia graduondokoa eskainiko dute UPV/EHUko Berezko Tituluetan, UEUren eta LANGUNEren laguntzarekin.
2019ko urriaren 18tik 2020ko uztailaren 17ra bitartean izango da, eta ONLINE izaera du.
Edukiak
- Oinarrizko informatika (3 ECTS)
- Ordenagailuz lagundutako itzulpena (4 ECTS)
- Ikus-entzunezko itzulpengintza (4 ECTS)
- Itzulpen proiektuen kudeaketa (3 ECTS)
- Lokalizazioa (5 ECTS)
- Corpusak eta Itzulpengintza (3 ECTS)
- Hizkuntza teknologiak eta itzulpen automatikoa (4 ECTS)
- Kurtso bukaerako proiektua (4 ECTS)
Matrikula egiteko epea 2019ko urriaren 6an amaitzen da.