'Itzulpengintza eta teknologia' eta 'Itzultzaileentzako oinarrizko teknologia' graduondoak (EHU)

2020 Maiatza 14
'Itzulpengintza eta teknologia' eta 'Itzultzaileentzako oinarrizko teknologia' graduondoak (EHU)

'Itzulpengintza eta teknologia' ((UPV/EHUren Berezko Titulua) eta 'Itzultzaileentzako oinarrizko teknologia' (UPV/EHUren Aditu Titulua). Bigarrena titulu berria da.

Aurten, itzulpengintzako bi graduondo eskainiko dituzte UPV/EHUren Tituluetan, UEUren eta LANGUNEren laguntzarekin.

Itzulpengintza eta teknologia graduondoa (UPV/EHUren Berezko Titulua) –7. edizioa–.

  • 2020ko urriaren 16tik 2021ko uztailaren 1era bitartean izango da, eta ONLINE izaera du.
  • 300 ordu. Kredituak: 30 ECTS
  • Matrikula egiteko epea 2020ko irailaren 30ean amaitzen da.

Itzultzaileentzako oinarrizko teknologia (UPV/EHUren Aditu Titulua). –Berria–.

  • 2020ko urriaren 16tik 2021ko martxoaren 5era bitartean izango da, eta ONLINE izaera du.
  • 150 ordu. Kredituak: 15 ECTS
  • Matrikula egiteko epea 2020ko ekainaren 30ean amaitzen da.