«Itzulpengintza eta interpretazioa. Kurbak, zubiak, ahotsak eta oihartzunak» solasaldia, Durangon
2025
Otsaila
27

Hizlariak: María Reimóndez eta Bego Montorio. Martxoaren 4an, Bizenta Mogel liburutegian, 18:30ean.
Bizenta Mogel liburutegiak bi itzultzaile-interpreteren arteko solasaldi bat antolatu du «Gizarte zientzien hainbat kurba» ekimenaren baitan. Mireia Delgadok dinamizatuko du ekitaldia.
- María Reimóndez (interpretazioan doktore eta idazlea): «Los ecos y las voces: enfoques feministas y decoloniales alrededor de la traducción»
- Bego Montorio (itzultzailea eta interpretea): «Itzultzaileak, kulturen arteko bitartekariak»
Sarrera librea lekua bete arte.