Irailak 30, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

2023 Iraila 29
Irailak 30, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

Testu feministak itzultzeari buruzko solasaldia (berriro) ikusiz ospatuko dugu eguna.


Nazioarteko egunaren harira antolatu zuen EIZIEk testu feministak itzultzeari buruzko solasaldia, eta sarean dago ikusgai.

Oharra: Lehen bost minutuetan audioa ez dabil ondo, baina gero bai.

Testu feministen itzulpengintza borrokarako beste tresna bat ote? Ekitaldiari hasiera emateko, Amaia Astobizak puntua jarrita, beren burua eta ibilbidea aurkeztu zituzten Danele Sarriugartek, Ana Moralesek eta Amaiak berak. Ondoren, nork bere esperientziak eta gogoetak partekatu zituzten entzuleekin.  

Bestalde, CEATL elkarteak ere bideo eder bat osatu du itzulpengintzaren eguna ospatzeko. Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik liburuko pasarte bat irakurri dute hamazazpi hizkuntzatan beste hainbeste itzultzailek.