'Independentzien eguzkiak' eta 'Arrabioen gerra', Literatura Unibertsala bilduman. Liburuen aurkezpena
Aiora Jakak itzuli du Kouroumaren 'Independentzien eguzkiak', eta Koro Navarrok Capeken 'Arrabioen gerra'.
Kalean dira Literatura Unibertsala bildumako 187. alea eta 188.a: Independentzien eguzkiak (Ahmadou Kourouma) eta Arrabioen gerra (Karel Capek). Otsailaren 6an aurkeztuko ditugu, 10:30ean, Donostiako Udal Liburutegian.
Parte-hartzaileak: Aiora Jaka eta Koro Navarro (itzultzaileak), Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritza), Inazio Mujika (Erein eta Igela argitaletxeak) eta Manu Lopez Gaseni (EIZIE).
Streaming bidez ere ikusi ahal izango da aurkezpena.