Ikus-entzunezko bat, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
«Itzulpengintza lanbide» ikus-entzunezkoan, ofizioaren berri eman nahi izan dugu.
«ITZULPENGINTZA LANBIDE» ikus-entzunezkoa egin dugu aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Lanbide honetan dihardugunon lana ezagutaraztea izan dugu asmo, eta, horretarako, hamar profesional gonbidatu ditugu, nork bere alorrari buruz labur-labur konta diezagun zein diren alderdirik jakingarrienak.
- Garazi Ugalde (itzultzaile-interpretea): Hizkuntza ezagutza
- Isabel Etxeberria (itzultzailea eta EHUko irakaslea): Formazioa
- Joannes Jauregi (itzultzailea eta irakaslea): Literatura
- Beatriz Zabalondo (itzultzailea eta EHUko irakaslea): Ikus-entzunezkoa
- Natalia Elvira (Osakidetzako itzultzaile-interpretea): Osasun arloa
- Patricia Jorge (Basauriko Udaleko itzultzailea): Administraziokoa
- Saroi Jauregi (Elhuyarreko itzultzaile-zuzentzailea): Tekniko-zientifikoa
- Gotzon Egia (GFAko Hizkuntza Zerbitzuko itzultzailea): Itzulpena eta makinak
- Mirentxu Larrañaga (Berriako itzultzaile-zuzentzailea): Zuzenketa
- Itziar Otegi (itzultzaile-interpretea): Interpretazioa
Bideoa Aritz Brantonek egin du, Amaia Arakistainek egin ditu aurkezpen-lanak eta Bego Montorio arduratu da gaztelaniazko azpitituluez.
Eskerrik asko guztioi!