Idoia Santamaríaren artikulu bat Langintza Xeheki atalean: «Klagenfurtetik Vienara, Ingeborg Bachmann gidari: 'Aldibereko'ren itzulpena»
Ingeborg Bachmannen poesia eta prosazko lanak eta, bereziki, Aldibereko ipuin-bilduma kokatu ondoren, Aldiberekoren itzulpen-prozesua aztertzen du artikuluak, eta ipuin bakoitza itzultzean topatutako zailtasunak aletzen ditu, zenbait adibide baliatuta. Jatorrizko eta euskarazko adibideez gainera, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko zenbait adibide ere jasotzen ditu, hizkuntza bakoitzak erabilitako estrategiak erakusteko. Amaitzeko, ipuinetako hizkuntzaren eta emakume protagonisten inguruko hausnarketa labur bat egiten du artikuluak.