«Hizkera ez-sexista euskara-gaztelania itzulpenean: maskulino generikoa ekiditeko teknikak» ikastaroa

2025 Iraila 9
«Hizkera ez-sexista euskara-gaztelania itzulpenean: maskulino generikoa ekiditeko teknikak» ikastaroa

Donostian, urriaren 1ean eta 2an. Irakaslea: Nora Acosta


Helburua: Ezagutzen dugu genero gramatikalaren garrantzia, ikasi dugu genero diskriminazioa gure testuetan identifikatzen eta, orain, itzultzaile bezala, lan zailena egokitzen zaigu. Badakigu gure itzulpenak genero diskriminazioa murrizteko tresna ezinbestekoak direla, baina nola lortu dezakegu hori?, zer tresna dauzkagu? Ikastaro honetan, euskara-gaztelania norabidean itzuliko dugu, arreta genero gramatikalaren itzulpen konplexuan jarriz, betiere maskulino generikoa ekiditeko asmoarekin.

Irakaslea: Nora Acosta

Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindiaren egoitzan), 2025eko urriaren 1ean eta 2an

Ordutegia: 16:30 – 19:30

Izena emateko epea: 2025eko irailaren 9tik 17ra, biak barne

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2025eko irailaren 19an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.