«Hitzen ordena» ikastaroa (online) - Izen ematea, zabalik

2024 Iraila 5
«Hitzen ordena» ikastaroa (online) - Izen ematea, zabalik

Irailaren 24an, 16:30ean. Irakaslea: Amaia Lasheras.


Helburua: Euskarazko hitz-ordenaren inguruan, badira oso orokortuta dauden ideia batzuk: «aditza beti bukaeran», «euskaraz bukaeran ematen dira ideiarik garrantzitsuenak», «ez hasi inoiz esaldi bat aditz batekin»... Ikastaro honetan, mito horiek baztertu, eta funtzio informatiboak ardatz hartzen dituen eredua azaltzen saiatuko gara.

Irakaslea: Amaia Lasheras

Noiz: 2024ko irailaren 24a (asteartea)

Non: ZOOM plataforma

Iraupena: 2 ordu

Ordutegia: 16:30 – 18:30

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
  • Bazkide ez direnak: 30 euro

Izena emateko azken eguna: 2024ko irailaren 12a

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2024ko irailaren 16an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

EMAN IZENA