'Heptamerona'ren irrakurraldi jarraitua, Iruñean
Osorik irakurri zituzten 50 bat lagunek lehen eguna osatzen duten hamar ipuinak.
Urriaren 2an, modu berezi batean ospatu zuten itzultzaileon eguna, bi egun beranduago eta auzolanean ospatu ere: 50 irakurle baino gehiago hurbildu ziren Kondestablearen jauregira Heptameronaren lehen eguneko ipuinak irakurtzera. Irakurraldia goizez eta arratsaldez egin zen, Booktegik eta Nafar Ateneoak antolaturik.
Heptamerona osorik itzultzeko ekimena iaz hasi zen, Fito Rodriguez eta Xabier Artola liburuko lehen ipuinak itzultzen hasi zirenean. Josu Zabaleta arduratu zen zuzenketa-lanez.
Booktegik argitaratu du liburua formatu digitalean, eta denon eskura jarri:
«Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da bere osotasunean euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi liburuki edo "egunetan" antolatuta daude. Hainbat ipuinen ikuspuntu aurrerakoiak ere –besteak beste, genero-ikuspegitik– gaur egungo irakurleentzako erakargarri bihurtzen du Nafarroako erreginaren liburua. Datozen urteotan Booktegik –Nafar Ateneoarekin elkarlanean– ipuin guztiak eskainiko ditu euskaraz, liburu klasikoa horrela berreskuratuz, eta gurera ekarriz. Oraingo honetan, Heptameronaren lehenengo eguna –hamar ipuin guztira– argitaratu dugu».
Euskalerria Irratian entzungai dira egitasmoaren nondik-norakoak, Ines Castiellaren eta Aritz Brantonen eskutik.