'Heptamerona': Borzgarren Egunaren irakurraldia

Altsasuko Iortia Kutur Gunean, urriaren 4an, goizeko 10:00etan hasita.
Margarita Nafarroakoaren Heptamerona euskaratzeko proiektuaren barruan, liburuaren bosgarren atala itzuli dute aurten (Xabier Artola Zubillagak egin du itzulpena, eta gainbegiratze-zuzenketa lanak Itziar Diez de Ultzurrun Sagalàk). Atal hori irakurriko da jendaurrean, Altsasuko Iortia Kutur Gunean, urriaren 4an, goizeko 10:00etan hasita.
Irakurle gisa parte hartu nahi izanez gero (edo/eta bazkaltzera geratzeko), izena eman behar da, heptameronaitzulpena@gmail.com helbidera idatziz. Zatiak banatutakoan, emailez jasoko du bakoitzak irakurtzeko egokitu zaiona.
Irakurketaz gain, beste zenbait ekitaldi ere izango dira. Besteak beste, Iñaki Lopez de Luzuriagaren hitzaldia: «Sorgin ehiza eta Nafarroako Erreinuaren konkista», eta Ixabel Etxeberria historialariaren eta Amaia Alvarez Uria idazle feministaren arteko elkarrizketa: «Sorgin ehizaren eta Inkisizioaren irudikapena Nafarroako Margaritaren obran». Eguna amaitzeko, berriz, Iruñeko Heptameron abesbatzaren kantaldia izango da.