Hemingwayren 'Fiesta: Eguzkia jaikitzen da' liburuaren aurkezpena Iruñean

2021 Maiatza 3
Hemingwayren 'Fiesta: Eguzkia jaikitzen da' liburuaren aurkezpena Iruñean

2021an argitaratu da Ernest Hemingwayren 'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' liburua, Koro Navarrok itzulia, eta Iruñean solasaldi bat egingo dute liburuaren inguruan.


Ernest Hemingwayren Fiesta: Eguzkia jaikitzen da (Erein & Igela, 2021) liburuaren aurkezpen-ekitaldi bat antolatu du Karrikiri elkarteak. Koro Navarro itzultzailea bertan izango da, eta Amaia Apalauzak egingo ditu aurkezpen-lanak.

Noiz: 2021eko maiatzaren 10ean (astelehena)

Ordua: 19:00etan

Aurkezpen ekitaldia Kondestablearen Jauregian izango da (edukiera mugatua da), baina aurretik Cafe Iruñan izango da hitzordua, 17:30ean, zuriz jantzita.