«Hau, hori eta hura. Noiz erabili bakoitza? Erakusleen euskarazko sistema» (online) - Izen ematea, zabalik

2022 Iraila 8
«Hau, hori eta hura. Noiz erabili bakoitza? Erakusleen euskarazko sistema» (online) - Izen ematea, zabalik


Helburua: Hizkuntza bakoitzak bere erakusle-sistema du, eta sistema horiek, elkarren artean antzekotasunak badituzte ere, ez dira normalean guztiz bat etortzen. Itzultzaileok, beraz, kontuz ibili behar dugu sorburu- eta helmuga-hizkuntzen erakusle-sistemak ez nahasteko.
Ikastarotxo honetan, euskarazko sistemaren berezitasunak landuko ditugu. Izan ere, euskarazko testuetan, oso ohikoak dira erderen sistemen interferentziak.

Irakaslea: Amaia Lasheras

Noiz: 2022ko irailaren 27an

Ordutegia: 16:30 – 18:30

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
  • Bazkide ez direnak: 30 euro

Izena emateko azken eguna: 2022ko irailaren 15a

Eman izena hemen.