(H)ilbeltza beka, Núria Cadenesen 'Guillem' liburua itzultzeko
Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero.
Deialdi honen helburua Núria Cadenes idazle katalanaren Guillem eleberri beltza itzultzea da. Horretarako, parte-hartzaileek Cadenesen aipatutako eleberriaren lagin bat itzuliko dute, zehazki 17-27 tartea (biak barne), “Abans” atalari dagozkionak, hain zuzen.
Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da. Eskaria 2024ko martxoaren 8a baino lehen egin beharko da, Baztango Udaleko erregistroan.
Ikus hemen bekaren oinarriak.
Ikus hemen itzuli beharreko lagina.