(H)ilbeltza beka, Fred Vargasen 'Debout les morts' liburua itzultzeko

2021 Abendua 27
(H)ilbeltza beka, Fred Vargasen 'Debout les morts' liburua itzultzeko

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero.


Deialdi honen helburua Fred Vargasen Debout les morts eleberri beltza itzultzea da. Horretarako, parte-hartzaileek Vargasen eleberriaren lagin bat itzuliko dute, zehazki III. atala, 18. orrialdetik 24.era.

Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da. Eskaria 2022ko martxoaren 25a baino lehen egin beharko da, Baztango Udaleko erregistroan.

Ikus hemen bekaren oinarriak. 

Ikus hemen itzuli beharreko lagina.