GUTUN ZURIA jaialdia, 'Berba dariola'

2024 Urtarrila 30
GUTUN ZURIA jaialdia, 'Berba dariola'

Programako bi jarduera: 'Gutun Zuria +PRO' jardunaldiak eta 'Literatura itzultzen' tailerra. Biak otsailaren 28an eta 29an.


Gutun Zuria +PRO jardunaldiak

Aurten, Gutun Zuria Bilbaoren esparruan, Gutun Zuria +PRO sortu da, liburuaren mundu profesionalari zuzendutako gune berria: liburu-saltzaileak, editoreak, idazleak, banatzaileak, itzultzaileak, ilustratzaileak, jaialdietako arduradunak eta kultura-instituzio publikoak... Liburuaren kateko eragileek, urtero, gaurkotasuneko hainbat galdera eta eztabaida zirriborratuko dituzte, pentsamendu kritiko batetik abiatuta.

Otsailak 28 (09:30 - 14:00): Komunikazioa | Itzulpena/idazketa/egiletza | Banaketa

(Karlos del Olmo itzultzaile eta interpreteak parte hartuko du, EIZIEren izenean)

Otsailak 29 (09:30 - 14:00): Egile eskubideak | Liburutegiak | Liburu-dendak

  • Non: Bastida aretoa
  • Hizkuntza: Gaztelania

Aukeran dago bi egunetarako ematea izena ala egun bakarrerako. Matrikula otsailaren 15a baino lehenago eginez gero, %70eko deskontua dauka. Jardunaldia(k) hasi baino lehen, AZ Txartela eskuratu behar da, Azkuna Zentroan.

Bi egunetarako (otsailak 28 eta 29)

Egun bakarrerako (otsailak 28)

Egun bakarrerako (otsailak 29)


'Literatura itzultzen' tailerra

Tailer honetan literaturaren itzulpenaren auzi printzipal batzuk aztertuko dira, batetik zenbait itzultzailek eta idazlek gintza horri buruz esandakoak berrikusiz, eta bestetik jardun horretan arian-arian piztu ohi diren buruhauste, zailtasun eta ertzei erreparatuz, dena ere adibide erreal eta praktikoekin jantzita eta xede hizkuntza gisa euskara harturik, taldean eztabaidatzeko zein diren kasuan-kasuan komenigarrien izan daitezkeen joera, trikimailu, irtenbide eta, zenbaitetan, etsibideak.

  • Irakaslea: Maialen Berasategi
  • Noiz: 2024ko otsailaren 28an eta 29an
  • Non: Mediateka BBK
  • Ordutegia: 16:00 - 18:00
  • Hizkuntza: Euskara

Matrikula, hemen. AZ Txartela dutenek deskontua izango dute. AZ Txartela izan ezean, GZTAILER01 kodea erabil daiteke deskontu bera lortzeko. Nolanahi ere, tailerra hasi baino lehen AZ Txartela eskuratu behar da, Azkuna Zentroan.