GOI institutua (UEU): 'Euskara eta Digitalitatea' graduondokoa
2024
Ekaina
3
Online eskainiko da, baina hasiera-ekitaldia eta amaiera-ekitaldia aurrez aurre egingo dira. Arduraduna: Uxoa Iñurrieta.
Bi helburu nagusi izango ditu graduondokoak: batetik, eskuragarri dauzkagun euskarazko tresna eta baliabide digitalak ezagutaraztea, eta, bestetik, gaur egungo egoera aztertuta, teknologia digitalen arloan euskara zaintzeko eta sustatzeko estrategiak lantzea.
- Nori zuzendua: Teknologia digitalek euskaran duten eraginaren inguruan interesa duen edonork parte har dezake graduondokoan, aurretik eginiko unibertsitate-ikasketak edozein direla ere.
- Hizkuntza: euskaraz
- Modalitatea: online, graduondoko-hasierako eta -amaierako ekitaldi presentzial banarekin
- Kredituak: 18 ECTS
- Egutegia: 7 hilabete, 2024ko urritik 2025eko apirilera
- Prezioa: 990 € (ikus dirulaguntzen informazioa matrikulari buruzko atalean)
Izen-ematea uztailaren 5era arte egongo da zabalik.
Ikus hemen informazio guztia.