Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi saria
![Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi saria Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi saria](https://eizie.eus/eu/albisteak/gema-lopez-las-herasek-irabazi-du-jokin-zaitegi-saria-1/@@images/e246e3e1-d5cd-4beb-9ed8-3deda6b176d3.jpeg)
Lopez Las Herasek itzuliko du Han Kang idazle korearraren 'Barazkijalea' eleberria.
Gema Lopez Las Herasek aurkezturiko proiektuak irabazi du Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa –Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatua–.
Halaxe erabaki du Xabier Etxeberriak, Joannes Jauregik eta Leire Vargasek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Han Kang idazle korearraren Barazkijalea euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2025 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Itzultzaileak Sora Ryu korear euskaldunaren laguntza izango du jatorrizko hizkuntzaren ezagutza eta itzulpenaren bermea ziurtatzeko.
Gema Lopez Las Herasek irabazi zuen Zaitegi saria orain dela bi urte ere, eta Annie Ernaux idazle frantsesaren Emakume izoztua euskaratu zuen horri esker.
Zorionak, Gema!