Gaur argitaratu da zinpeko itzultzaile eta interpreteak gaitzeko deialdia

2025 Iraila 1
Gaur argitaratu da zinpeko itzultzaile eta interpreteak gaitzeko deialdia

Eskabideak aurkezteko epea: irailaren 8tik 26ra bitartean.


Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako gaikuntza lortzeko probetarako deialdi-ebazpena, honako hizkuntza-pare hauetarako:

  • Euskara-gaztelania / gaztelania-euskara
  • Euskara-ingelesa / ingelesa-euskara
  • Euskara-frantsesa / frantsesa-euskara

Eskabideak aurkezteko epea: irailaren 8tik 26ra bitartean.

Probak

Zinpeko itzultzaile-lanetarako gaikuntza lortzeko, honako proba hauek gainditu behar dira:

1.- Zuzenbidea: erantzun anitzeko zenbait galderaz osatutako test moduko azterketa, Euskal Autonomia Erkidegoko nahiz Estatuko lege jakin batzuei buruzkoa.

2.- Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C2 mailari dagokiona.

3.- Itzulpena:

  1. Beste hizkuntzetatik euskarara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak erabilita.
  2. Euskaratik beste hizkuntzetara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak erabilita.

Zinpeko interprete-lanetarako gaikuntzaren kasuan, berriz, aurreko hiru probak gainditzeaz gain, interpretazioarena ere gainditu beharko da.

4.- Interpretazioa: gehienez ere hamabost minutuko mintzaldi bi interpretatzea, beste hizkuntzetatik euskarara eta euskaratik beste hizkuntzetara. Aldibereko proba hau interpretazio-kabinan egingo da eta grabatu egingo da.

---

Zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen gaikuntzari buruzko informazio orokorra