Garazi Arrulak eta Julen Gabiriak irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz itzulpen-sariak
Gasteizko Udalak antolatzen ditu Vitoria-Gasteiz Sariak, haur eta gazte literaturako lanen euskararako itzulpen onenak nabarmentzeko.
Garazi Arrulak irabazi du haur literaturako itzulpenaren saria, Andre Carrilho idazle eta ilustratzailearen A menina com os olhos ocupados lanaren itzulpenagatik: Begiak beste nonbait dituen neskatxa (Txalaparta, 2025).
Gazte literaturaren saria, berriz, Julen Gabiriak irabazi du, Joe Saccoren Footnotes in Gaza lanaren itzulpenagatik: Gazako oin-oharrak (Astiberri, 2025).
Epaimahaia Mario Unamuno Plazaolak, Karlos Del Olmo Sernak, Ainara Ruiz Benitok, Itziar de Blas Fernandez de Gamarrak eta Miren Ibarluzea Santistebanek osatu dute.
Abenduaren 3an egingo da sari-banaketa ekitaldia, Gasteizen, 12:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean.
Ikusi albiste osoa ALEAn.


